2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

1.UD LARRIALDI PLANAK




1.1 LARRIALDI EGOERAK:



Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.


Gertaerak hauek izan daitezke:

  • Uholdeak
  • Zentral nuklear baten erradiazio-ihesa
  • Merkantzian handian daraman ten baten istripua...

LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:

  • LARRIALDI KOLEKTIBOA:

Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna) arriskuan jartzen du.
 Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke.


Adib: Produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke.







  • HONDAMENDIA:

Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte materialak sortzen ditu.
 Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.

Adib: Aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.




  • KATASTROFEA:

Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte material ugari hasera batean.
 Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.

Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak.





 Aurreko egoera hauei aurre egiteko zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea beharrezkoa da, baliabide asko mugitu behar dira, GIZA BALIABIDEAK eta BALIABIDE MATERIALAK.

Parte- hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea ezinbestekoa da, bestela, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik, LARRIALDI-PLANAK lantzen dituzte.